EVEREST, 1980KO EUSKAL ESPEDIZIOA – HERRI OSO BAT GAILURREAN

Autorea: Ramon Olasagasti, Cesar Llaguno (il. )

ISBN: 978-84-8216-695-7

EAN: 9788482166957

Argitaletxea: Sua - txinpartetan

Bilduma: Ediciones especiales

Edizio data: 2018

Orri kopurua: 48

Formatua: RUSTICA

Tamaina: 240x160

Erosi

Synopsis

Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean, Ramon Olasagasti, César Llaguno: 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak Everest gailurra jo zuen, munduak zerua urratzen duen talaia gorena. Euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena izan zen, bide luze eta neketsu baten azken urratsa: finantziazioa lortzea, oztopo politikoak, Tximist espedizioaren lehen saialdi hura, erorikoak, etsipen uneak, beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura artekoa. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldunek eta sherpek soka berera loturik urratutako bidearen azken mugarria. Gailurretik beherakoan, Martin eta Pasang Temba 8.750 metro inguruan geratu ziren artesi batean lotan, eta bibak hura bihur zitekeen balentriatik tragediara dagoen zorigaiztoko arrakala, baina ez. Biharamunean, erabat jota zegoen Zabaleta, ezertarako indarrik gabe. “Martin, indarra buruan dago”, oihukatu zion Xabier Garaioak Zabaletari walkie bidez. Hitz haietan, talde osoaren babesa eta kemenea ez ezik, urruneko arnasa ere iritsi bide zitzaion Martini, 1980ko maiatzeko egun hartan herri oso bat iritsi baitzen gailurrera.

EgileaRamon Olasagasti, Cesar Llaguno (il. )

Bilduma Ediciones especiales

HizkuntzaEuskara

240x160 cm

48 orri

ISBN/EAN9788482166957

RUSTICA

8.50

Karro SUA - erosi botoia

Gomendagarriak